Osasun Sailak, 2020an, 108.000 euro bideratu ditu, osasun-arloko profesionalen prestakuntzarako beka eta laguntzetara

0

Gobernu Kontseiluari Gotzone Sagardui Osasun sailburuak onetsitako aginduaren berri eman diote gaur; agindu horren bidez, 2020. urtean osasun-arloko profesionalen prestakuntzarako beka eta laguntzak deitzen dira.

Laguntza-ildo horrek 108.010 euro ditu, eta Osasun Sailaren estrategian dirulaguntza jaso dezakeen jarduera-arlo nagusietako batean sartzen da; estrategia horren bidez, osasun-zerbitzuen kalitatearen hobekuntza sustatzen da, osasun-arloko kolektiboaren prestakuntza hobearen bidez.

Beka eta laguntzen deialdia, beraz, Euskal Osasun Sistemako osasun-langileek lanean duten gaikuntza areagotzea da. Hala, aurten ere beka eta laguntzak emango dira, batetik, ikastaroetara joan eta atzerriko zentroetan egonaldiak egiteko, osasun-zientzien eremuan ezagutzak areagotzeko. Eta, bestetik, honako eremu hauetan gaitasun aurreratuak eskuratzeko Estatuko zentroetan graduondoak egiteko: osasun-kudeaketa; osasun publikoa; zainketa aringarriak; familia-medikuntza eta komunitarioa; integrazio asistentziala; suizidioa prebenitzeko estrategia; Euskadiko Plan Onkologikoaren ekintzak; nahasmendu neurodegeneratiboak, edo generoa eta osasuna.

Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea dago, EHAAn agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.