Zaintza partekatuari buruzko lege aldaketa dela-eta gobernuaren gogoetak

0

Gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko 7/2015 Legea aldatzearen aldeko irizpidea adierazi du Gobernu Batzordeak. Horrenbestez EH Bilduren lege proposamenari bide egitea onartu du baina gogoeta eta nabardura batzuk egiten ditu. Ekimenak zaintza partekatua ematea edo seme-alabei bisita erregimena etetea planteatzen du genero indarkeriako auziren baten pean dagoen kasuetan.

 

Jaurlaritzaren irudiko, zuhurtzia behar da genero indarkeriako auziren batean “sartuta” dagoenaren aukera lehenesterakoan, “epai irmo” baten beharrari erreparatu beharrean (egungo legeak aurreikusten duen bezala). Bi mutur hauen artean erdibidea bilatu beharko da biktimaren babes eza eta ustezko erasotzailearen zigorrik gabeko kondena saihesteko.

 

Honen ildotik, Jaurlaritzak azpimarratu nahi du genero-indarkeriagatik irekitako prozedura penal guztiek ez dutela larritasun bera, eta “sartuta” edo inplikatuta dauden pertsona guztiak ez direla neurri berean, ez egiletza-maila berarekin. Gainera, auzi guztien amaiera ez da beti kondenarena eta, ondorioz, errugabetasun-presuntziorako eskubidea kolokan egon daiteke zenbait kasutan.

Halaber, proposamenak Euskal Erkidego Autonomoak aitortuta duen lege-jokalekuaren aldaketa eragingo luke, bere eskumenetik harago baitoa eta, ondorioz, inpugnazio arriskua dago.