Abian da 2020ko bigarren diru-laguntza deialdia Euroeskualdearen garapen ekonomiko eta berrikuntzarako proiektuetara bideratua

0

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak (NAEN) urteko bere bigarren proiektu-deialdia ireki du – “EZAGUTZAREN EKONOMIA” izenekoa-, 400.000 euroko aurrekontuarekin eta hiru lurraldeetako eragile publiko zein pribatuen arteko lankidetza sustatzea helburu duena, hiru lurraldeen arteko garapenerako estrategikotzat jotzen diren sei sektore gakoen inguruan.

Era berean, 19 proiektu hautatu dira kultura, hezkuntza eta kirol alorretan, 55 hautagaitzaren artetik. Proiektu horiek Euroeskualdearen laguntza jasoko dute datorren urtean zehar, 500.515 euroko diru-laguntzaren bitartez, 2020ko maiatzean ireki zen lehen proiektu-deialdiaren baitan, “EUROESKUALDEKO HIRITARTASUNA” izenekoa.

Gaur goizean argitaratu dira publikoki albisteak Miramongo Teknologia Parkean, Donostian, Euroeskualdearen Batzorde Eragilearen hiru hautetsiren eskutik: Mikel ANTON, Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietarako zuzendaria, Mathieu BERGÉ, Euroeskualderako eta mugaz gaindiko lankidetzarako Akitania-Berriko eskualde-kontseilaria, eta Mikel IRUJO, Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia.

Aurreko edizioen antzera, Euroeskualdeak laguntza hauekin hainbat helburu bete nahi ditu: hiru lurraldeetako biztanleak kohesionatuko dituzten lankidetza-ekintzetan sakondu, kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasun alorretan; etorkizun komun baterako sektore ekonomiko gakoak dinamizatu eta, azkenik, sinergia berriak eta pertsona eta erakundeen arteko harremanak sustatu. Labur esanda, Euroeskualdeko proiektua sustatu eta indartu: Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko ia 9 milioi biztanlek osaturiko lurraldea.