Donostiako Bretxako Merkatuaren lanen bigarren fasea hasi da

0

Bretxako Merkatuko lanen bigarren fasea hasi da. Lehenengo hilabete hauetan beharrezkoak diren ekipoak prestatzeko atariko lanak egingo dituzte Arrandegi eraikinean, Eneko Goia Donostiako alkateak gaur iragarri duenez.

Fase berri honek Bretxako multzo osoa berritzeko eta birmoldatzeko proiektuarekin jarraitzen du, eta, amaitzeko, Arrandegi eraikina erabilera berrietara egokituko da. Hala, eraikin berriak honako hauek izango ditu:

  • Merkatu tradizionala – Gaur egun plazaren lurpean dago-
  • Osakidetzako Alde Zaharraren eta Zentroaren Osasun Zentroa hartuko du
  • Alde zaharrari zerbitzua emango dion kirol anitzeko pista bat
  • Euskal gastronomia sustatzeko gunea

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, Bretxako lanak atzeratu egin direla, besteak beste, Alarma Egoera dela-eta, eta honakoa gaineratu du: «Bigarren fasearen hasierak Bretxako proiektuari behar duen bultzada emango dio, izan ere, proiektuaren gune esaguratsuenaren, alegia, Arraindegia eraikina behar eta zerbitzu berriei egokitzeko lanei ekingo zaie«.

Udalaren kalkuluen arabera, lanek bi urte iraungo dute, instalazio guztiek prest egon arte. Dena den, aurreikusita dago hainbat gune lehenago amaitzea. Ildo beretik, Donotiako alkateak esan du, Bretxako gune hau egokitzeak ahalbidetuko duela merkatua lekuz aldatzea, eta egun erabiltzen duen gunea erabilera komertzialarentzat bideratzea.

Horren harian, Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: «Proiektua handia eta konplexua da, asmo handikoa. Legealdi honetan garatuko genuela hitz eman genuen, eta uste dugu legealdi amaierarako zerbitzu guztiak martxan egongo direla«.

Era berean, alkatearen iritziz, hiriko gune historiko eta komertzial hau berritzeari esker, hiriak gune garrantzitsua irabaziko du Erdialde eta Alde Zaharrean. Izan ere, hiritarrentzako hainbat zerbitzu publiko eskainiko ditu, eta beraz, bi auzoen bizi kalitatea hobetuko da.