Euskaraldian izena emateko garaia heldu da

0

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta hiriko esparru eta erakunde ezberdinetako pertsonek eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko. Bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da eta aldez aurretik izena eman behar da www.euskaraldia.eus webgunean.

Erakundeak inskribatu ondoren, herritarren txanda iritsi da. Bigarren edizioan parte hartu nahi dutenek azaroaren 19ra arte izango dute izena emateko aukera.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, «Aurreko edizioan konturatu nintzen uste baino jende gehiagorekin eta leku gehiagotan hitz egin nezakeela euskaraz. Aurten bigarren edizioko leloari heltzea erabaki dut eta hori izango da nire helburua: euskara gehiago, pertsona gehiagorekin eta gehiagotan hitz egitea «.

Izena ematean, parte hartzeko bi roletako bat aukeratu behar da:

  • Ahobizik euskaraz hitz egingo die euskara ulertzen duten guztiei 15 egunetan zehar
  • Belarriprest, euskaraz hitz egiten dakitenei 15 egun hauetan euskaraz hitz egiteko eskatuko diete

Gaur Euskaraldian izena eman dutenek esperimentu berri honetan parte hartzera animatu nahi dituzte euskara hitz egiteko edo ulertzeko gai diren 16 urtetik gorako donostiarrak.