Gizarte Larrialdien Udal Zerbitzuaren kontratua esleituta Donostian

0

Gaur goizean egindako bileran, Tokiko Gobernu Batzordeak Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuaren kontratua DYA Gipuzkoa Fundazioari esleitu dio. Horrela, Gipuzkoako entitateak beste bi urtez kudeatuko du, kontratua urtero beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Zerbitzuaren urteko kostua 484.500 eurokoa da.

Nekane Arzallus Donostiako alkateordeak adierazi duenez, «Udalak ustekabean sortzen diren eta berehala artatu behar diren beharrizan sozialei erantzuteko ezinbesteko zerbitzua da«. Hala, urte hauetan guztietan «urteko 365 egunetan 24 orduz zerbitzua ematen duten 11 gizarte langileek» egin duten lana goraipatu du.