Irailean Donostian langabeziak behera egin du, lehen aldiz martxotik

0

raila izan da Donostian langabeziak behera egin duen lehenengo hilabetea alarma egoera geroztik, azken zazpi hilabeteetako joera negatiboa hautsiz.

Enrique Ramos Ekonomia Bultzatzeko eta Enplegua Sustatzeko zinegotziak adierazi duenez, «Irailean baino 104 langabe gutxiago izan dira; beraz, guztira 9.526 langabe daude, horietatik 5,154 emakumeak eta 4.476 gizonak. Gure hiriko langabeziak emakumeena izaten jarraitzen du «.

Egia esan, osasun-krisiaren ondorioz sortutako egoerak eragina izan du, lurralde eta herrialde guztietan bezala, batez ere ekonomian eta enpleguan. Urte arteko konparazioaren arabera, iazko irailean 7.171 langabe zeuden Donostian, eta aurten, berriz, 9.526; hau da, % 32,8 gehiago.