Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik da

0

Donostiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, eta Bagera elkarteak akordio bat lortu dute, Mintzalaguna ekimenean parte hartzen dutenek 25 euro baino ez dituztela ordaindu beharko euskara praktikatzeko. Izen-ematea zabalik dago urriaren 19ra arte.

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna bereganatu nahi duten ikasleei zuzenduta dago proiektu hau, eta ezinbestekoa da ezagutzatik erabilerara jauzi egiteko.

Mintzalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 19an amaituko da.