Migrazioen Europako Erakundeen Elkartearen (AEMI) 2021 urteko Bilkura Euskadin egingo da, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Donostian antolatuta.
Bilkura udazkenean izango da eta behin-behineko datak irailaren 29tik urriaren 3ra dira. Datu hori aurrerago baieztatuko da. AEMIren zuzendaritza-batzorde berria Donostiako bilkuraren batzar nagusian bertan hautatuko da, Euskadiko topaketa honen baitan.
Informazio gehiago 2021eko Bilkuraren gainean, epemuga txostenak bidaltzeko e.a., urtearen amaieran zabalduko da AEMIko webgunearen bidez.