Joaquín Beltrán bilatzeko dispositiboa datorren astean iritsiko da eremu berora

0

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Zaldibarko zabortegiko bilaketa-prozesuaren oraingo egoera azaldu dute, eta egiten ari diren lanen xehetasunak eman dituzte.

Prozesua hasi zenetik, hondakinak induskatzen aritu dira behealdean, eta guztira 400.000 m3 baino gehiago mugitu dira. Zehazki, B2 eta B3 eremuak erabat garbi geratu dira, eta B1 eremuan baltsaren eta araztegiaren zabalguneak garbitu dira, baskularen zabalgunearen oineraino. 2020/08/14an baskularen zabalguneko ezpondaren oinean aurkitu zen Alberto Sololuzeren gorpua.

Urteko sasoi honetako baldintza meteorologikoak ez diren arren egokienak materialak mugitzeko, etengabea da lan-erritmoa, eta, batez beste, egunean 1.500 m3 hondakin erauzten ari dira bilaketa-operatiboan.

Abuztuaren amaieran bilaketa-eremu berriak definitu ziren, eta irailaren hasieratik, indusketak egiteko modua ezarri ondoren, Lur Erauzketa 3an egin dira lanak Joaquín Beltránen bilaketa-eremuetara iristeko. Tapia sailburuak zehaztu duenez, “beharrezko erauzketa-lanak dira Joaquín ziur aski dagoen toki zehatzera iristeko”.

Lur Erauzketa 3 bi fasetan banatu da: lehena, 22.000 m3 ingurukoa, zabortegiaren goiko aldera iristeko bide zaharraren gainetik dagoena. Datorren astean bilaketa-dispositiboa “eremu beroan” sartuko delako aurreikuspenarekin ari dira garatzen lanak, eta fase honek urriaren bukaerara arte iraun dezakeela kalkulatzen da.

Lur Erauzketa 3ren bigarren fasea BS4 eremuari dagokio, oraingo zabortegiaren alderik baxuenean; bertan, beste 80.000 m3 hondakin induskatuko direla kalkulatzen da.

Bilaketa Operatiboa

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak Joaquín Beltrán bilatzeko operatiboaren fase berria azaldu du. Fase horri datorren hastean emango zaio hasiera, baldintza meteorologikoek aukera ematen badute.

Fase berri horretan 4 bilaketa-eremu zehaztu dira: lehentasunezko bi eta probabilitate txikiagoa duten beste bi.

  • Urriaren 15ean B1-a eremutik ateratzen diren materialak husteko eta xehetasunez aztertzeko lanei ekingo zaie. Eremu hori lehentasunezko eremutzat jo diren bi eremuetako bat da, Joaquín Beltrán luiziak azken aldiz ikusi zuten tokian harrapatu izanaren probabilitatea handia baita. Lehenengo eremu horretatik materialen 000 metro kubiko aterako, aztertuko eta egiaztatuko dira, eta lan horiek egiteko bizpahiru aste beharko dira.
  • Lehentasunezko bigarren eremua, Hegoaldeko B4 eremua, aztertzeko lanei azaroaren hasieran ekingo zaie. Bigarren koadrante horretan lurra eta zaborra, 000 metro kubiko, hustuko eta aztertuko dira. Lanak egoera meteorologikoak baldintzatuko ditu, eta urte amaierara arte luza daitezke.
  • Hortik aurrera, datorren urteko urtarrilean, mugatu diren beste bi eremu, B1-C eta B1-B, aztertuko dira. Bi eremu horiek ordena horretan aztertuko dira arrazoi geoteknikoak direla eta. Eremu horietan egin beharko litzatekeen lan aipagarrietako bat kamioiak garbitzeko putzuaren azterketa da.

Baliabideak

Joaquín Beltrán bilatzeko operatiboan larrialdietako eta Ertzaintzako baliabideek parte hartzen dute egunero:

  • SOS-Deiak zerbitzuko esku-hartze ataleko teknikari batek, operatiboa koordinatzen duenak.
  • Brigada Mugikorreko 15-20 bat ertzainek, Inteligentzia Bulego Nagusiaren Agente hauek ateratzen, aztertzen eta husten den materiala analizatzen dute.
  • Horrez gainera, berehala jarduteko protokolo zorrotz bat dago ezarrita, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitatea mobilizatzea inplikatzen duena.

Lan-Segurtasuna

Joaquín Beltrán bilatzeko lanetan lehentasuna duen beste alderdi bat operatiboan parte hartzen duten pertsona guztien segurtasuna, osasuna eta babesa bermatzea da.

Hori dela eta, operatiboak hondakinen kudeaketan eta ikerketan aditua den enpresa baten laguntza du, bai eta etapa berri honetarako lanerako plan zehatz bat ere Osalanekin eta Bizkaiko Lan Ikuskaritzarekin koordinatuta, amianto-zuntzak egon litezkeenez langileen babesari aurrea hartzeko eta babes hori bermatzeko.

Era horretara, lan-txanda bakoitzaren aurretik, lan-txandan zehar eta ondoren jarduten da:

  • Bilaketa-operatiboan lan egiten duten pertsonei norbera babesteko ekipamenduak hornitzen zaizkie, eta erabiltzen diren bakoitzean botatzen dira hondakinak tratatzeko protokoloetan ezarritakoari jarraituz.
  • Horien deskontaminazio-tratamendua aginte-postuaren ondoan jarritako unitate batean egiten da. Dutxek isuriak filtratzeko sistema bat dute.
  • Jantziei, materialei eta ibilgailuei deskontaminazio-prozesu bat ezartzen zaie.

Premiazko neurrien oraingo egoera

Bilaketaz harago, 2020ko otsailaren 13ko Aginduak premiazko neurri batzuk ezarri zituen Zaldibarko zabortegian gertatutako lur-irristatzeari dagokionez. Hauek dira mugarri nagusiak:

  • Masa irristatua egonkortzea

Hondakinen masa-gerakina egonkorra dela ziurtatzeko dike bat egin da harri-lubetarekin eta harrobiko materialarekin, eta 47.173 tonako pisua du. Horri esker arriskuak independizatu daitezke autobidearekiko, eta autobidea bera berriro irekitzea ahalbidetu du.

Egonkortze-lanetan, topografikoki eta etengabe erregistratzen da zabortegiaren gainazala, eta behar bezala finkatuta dagoela egiaztatzen da.

  • Zabortegiaren zigilatze progresiboa

Zabortegia zigilatzeko lanak hasi dira, zehazki goiko aldean (9 eremua). Horrek esan nahi du zabortegiko eremuak progresiboki iragazgaiztu ahal izango direla.

Sortutako lixibiatu kopurua minimizatzeko, aurretik berdindutako hondakin-masaren gainazala zigilatzeko instalazio bat diseinatu da. Hasiera batean behin-behinean zigilatuko da (buztinekin), hondakina finkatutako bada. Hondakin-masa finkatu ondoren behin betiko zigilatuko da, baseko inpermeabilizazioaren antzeko ezaugarriak dituen polietilenozko xafla batekin.

  • Zabortegiko gasaren eta sortutako suaren errekuntza kontrolatzea eta etetea

Sutea 2020/02/18an erabat itzali zen. Gasen sorreraren kontrolari dagokionez, Holandako AFVALZORG enpresaren aholkularitza dugu, eta hark egingo du gasak biltzeko instalazio-proposamena.

  • Euri-uren sarrera prebenitzea, lixibiatuak biltzea, garraiatzea eta kudeatzea

Bilaketan induskatutako materialerako eta gainerako egonkortze-lanetarako gaitzen ari diren metaketetan baseko inpermeabilizazio bat instalatzen ari dira, lixibiatuak lurrera iragaztea eragotziko duten polietilenozko xaflak soldatuta.

Hondakinarekin kontaktuan jarri den ur kutsatu hori areken bidez biltzen da, eta drainatze-sistema moduan hodi artekatuen (diametroa 500 mm) sareak instalatu dira. Hodi horiek kolektore komun batera bideratzen dute ur hori, saneamendu-sarerako, Apraizko EDAR araztegian (Gipuzkoako Urak kudeatzen du) tratatzeko.

Diseinu-fasean dira homogenizaziorako depositu bat eta emaria neurtzeko kutxatila bat, B3 eremuan instalatzeko.

  • Sortutako hondakinentzako segurtasun-depositu bat egitea

DS1 depositu bat egitea proiektatu da eta amaitzear dago, 120.000m3-ko edukiera eta hondakin arriskutsuen (segurtasun-maila kaltegarriena edo bermatzaileena) depositu gisa irazgaizte-ezaugarriak dituena. Era berean, DS1 depositua handitzeko eskatu da, gertatutako irristatzea konpontzeko lanetan sortutako hondakin posibleen kudeaketa erabat ebaztea ahalbidetzeko.