Athleticen harrobiko neskak Lezaman

0

Denboraldia oso ondo hasi du emakumezkoen lehen taldeak, Primera Iberdrolan bi garaipen lortuz. Gainera, harrobiko jokalariek paper garrantzitsua izan dute bi neurketa hauetan. Bi aste eskasetan, Athleticek hiru lehoi ikusi ditu debuta egiten: Paula Arana, Sophie Istillart eta Bibiane Schulze. Iparraldekoa, Girondinsetik etorrita, uda honetan iritsi da zelai erdia indartzeko. Paula eta Bibiane 2018-19an eta 2019-20an iritsi ziren, hurrenez hurren, emakumezkoen bigarren talde zuri-gorrian lehiatzeko.

Lesio ugariko denboraldi-aurre baten ondoren, entrenatzaileak Aranari aurrealdean minutuak ematea erabaki zuen Deportivo Abanca taldearen aurka, eta atzo, Sevilla FC taldearen aurka, Bibianeri defentsa zuri-gorrian, biak Athletic B-tik igota. Azken debut honekin, Athleticen 100 jokalarik defendatu dute kamiseta zuri-gorria partida ofizialean, kopuru horren erdia harrobiko jokalariak izanda.

Azken hamarkadan 47 futbolarik egin dute debuta lehen taldean, eta horietako 30 filial zuri-gorritik igotakoak izan dira; hau da, debutarien %63 baino gehiago emakumezkoen bigarren taldean hazi dira.

Harrobiak, beraz, bere fruituak ematen jarraitzen du lehiakortasunetik eta prestakuntzatik, eta urtez urte Lehen Mailako taldea elikatzen du. Aurreko denboraldian, martxoan eten zena, Iraia Iturregik zuzendutako bigarren taldeko hiru jokalarik egin zuten debuta: Amaiur Sarriegi, Irene Oguiza eta Naroa Uriarte, azken honek gaur egun lehen taldearen fitxa izanda. Duela bi urte ere, 2018-19an, hiru izan ziren Joseba Aguirreren eskutik jauzia eman zuten gazteek: Nerea Nevado, Oihane Hernandez eta Oihane Valdezate. 2017-18 denboraldian ez zen filialeko jokalaririk igo, baina bai aurrekoan Maria Blanco, Andrea Sierra, Ane Azkona eta Leyre Monenteren debutekin.