Bilbok Gabriel Arestiren jaiotzaren 87. urteurrena gogoratuko du

0

Bilboko Udalak lore-eskaintza egingo du Pio Baroja plazan, urriaren 14an (eguaztena), eguerdiko hamabietan, Gabriel Aresti idazlearen jaiotzaren urteurrena dela eta. Egileak 87 urte beteko lituzke aurten. Ekitaldian Bilboko Alkatea eta Udal Korporazioaren ordezkariak bilduko dira.

Gainera, arratsaldean, Bidebarrieta Kulturgunean literatura topaketa egingo da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, 19:30ean. Bertan izango dira Miren Agur Meabe, Amorante, Aitor Gametxo eta Eneritz Artetxe, Miren Agur Meaberen ‘Nola errautsetan koleztulik egin gabe’ poema liburu berriaren ikus-entzunezko emanaldia bertaratutako guztiekin partekatzeko. Lekeitioko idazleak Amorante eta Aitor Gametxo gonbidatu ditu, batak soinu-banda jar dezan eta bestea ikus-entzunezko begiradaz ardura dadin; eta Eneritz Artexe, antzerkiaren mundutik heldutakoa, topaketa berezi hau idazle handi baten begirada poetikoarekin josteaz arduratuko da.

Topaketa horretaz gozatu ahal izateko, doako sarrera bat eskuratu beharko da aurretik.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30etan irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.