Bilboko alkatea Begoñako Amatxuren ‘ohorezko erromesa’ izan da

0

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Begoñako Ama Birjinaren ‘ohorezko erromesaren’ lana bete du, Bizkaiko Zaindariaren eguneko ospakizunen barruan.

“Deustuko bilbotarra naizenez gero, Bilboko Alkate hautatua izatea da bizitzak orain arte eman didan ohorerik handiena, baina Begoñako Basilikan bataiatutako bizkaitarra naizenez, eta ezkondu izanaren 25. urteurrena ere bertan ospatu nuela kontuan hartuz, aintzatespen hau nire bizitzako gertaerarik zirraragarri eta errepikaezinenetakoa da, eta debozioz eta maitasunez gordeko dut oroimenaren txokorik distiratsu eta argitsuenean”, aitortu du hunkituta Juan Mari Aburtok.