Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Mardrilgo Autonomia Erkidegoak bizi duen egoeraz, bost gai azpimarratu ditu gaur ETBri egindako adierazpenetan:• Madrilgo Autonomia Erkidegoan erakunde ezberdinak hartzen ari diren erabakiek sortutako egoerari buruzko kezka.
• Lehendakariak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoei eskatu dien txostena, Madrilen sortutako egoeraren ondorioak eta ondorio horiek gainerako Erkidegoetan izan dezaketen eragina zehazki ezagutzeko.
• Erakunde guztien arteko lankidetzaren ezinbesteko beharra, bizi dugun osasun-egoera konplexu honi aurre egiterakoan.
• Erakundeen arteko lankidetza giro horretan, Euskadin abuztuaren 19tik aurrera, Osasun Larrialdiko Egoera indarrean sartu zenetik, erabakiak eta neurriak hartzeko orduan, bertako erakundeen artean izaten ari den lankidetza ez-ezik, Osasun Sailaren eta Osasun Ministeritzaren arteko etengabeko harreman pandemia hasi zenetik.
• Herritarren konfiantza zaindu beharra, osasun-larrialdi zail honi aurre egiteko hartzen diren neurriez ere konfiantza osoa izan dezaten.