‘Bob Dylan gogoan’ kontzertua Bilbon

0

Bilboko Udaleko Bidebarrieta KulturguneakLoraldia Jaialdiarekin lankidetzan, ‘Bob Dylan gogoan’ kontzertua antolatuko du. Hala, Bob Dylanen kantuek, euskaraz, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia beteko dute.

Topaketa horretaz gozatu ahal izateko, doako sarrera bat eskuratu behar da.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30etan irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.

Minnesotako konpositorea ‘Blowing in the wind’, ‘A hard rain’s gonna fall’ edo ‘Masters of War’ bezalako himno garrantzitsuen idazlea da. Horiek bere abestien adibide bat besterik ez dira, gure historiako eta munduaren aldaketa kultural, sozial eta politikoaren une garrantzitsuenak biltzen dituztenak. Horrelako abestiekin, Dylanek Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2016. urtean.

Iker Diaz aktoreak eta Adolfo García Gorria perkusionistak omenaldia egin diote gure garaiko musikaren ezinbesteko irudi honi, letrak euskarara ekarriz, literatura eta perkusioa batu dituen ikuskizun berezi batekin.