233 zehapen-espediente egin dira Bilbon hiri-garbiketari buruzko udal ordenantzako arauak hausteagatik

0

Udaltzaingoaren eta Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Sailaren arteko elkarlanak gure kale eta auzoen garbitasuna hobetzea dakar.

Izan ere, udaltzainen konpromisoari eta iaiotasunari esker izapidetu ahal izan dira, urtea hasi zenetik hona, 233 zehapen-espediente guztira, Hiri Garbiketari buruzko Ordenantzako arauak hausteagatik. Espediente horietatik, 201 arau-hauste arinengatik izapidetu dira, zeintzuentzako ezartzen diren isunak 750 eurora arte izan baitaitezke gehienez ere; aldiz, 32 izan dira arau-hauste astunengatik izapidetu diren espedienteak, eta, kasu horietan, ordea, isuna 751 eta 1.500 euro artekoa izaten da.

Kalean txiza egitea, zakurren gorotzak ez jasotzea, hondakinak lurrera botazea –pipa-koskorrak edota maskara, esate baterako– obra-hondakinak ez botatzea edukiontzira… hara isuna ezartzea ekar dezaketen arau-hausteen adibideak. Zehazki, maskara lurrera botatzea Garbiketari buruzko Ordenantzaren arau-hauste arintzat jotzen da, eta 375 eurorainoko isuna ezarri zaio.

Nabarmendu beharrekoa da zeinen zaila den zehapen-espedienteak hasteko bidea ematen duten datuak biltzea, eta, batez ere, espediente horiek dagokion zehapena ezarriz amaitzeko behar diren elementu funtsezkoak biltzen dituzten datuak. Hori dela eta, Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Sailak eskerrak eman nahi dizkio Udaltzaingoari, Bilboko hiritarren bizi-kalitatea hobetzea dakarren eginkizun horretan parte hartzeagatik.