Azkuna Zentroak Dantzan Bilaka ekimena hartuko du

0

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako eta ADDEk, Euskadiko Dantzako Profesionalen Elkartek,  koordinatutako jardunaldi horietan, koreografia-sorkuntzako prozesuak partekatzeko esparru bat proposatzen da, ideien aniztasuna eta lengoaien esperimentazioa sustatuz.

Dantzan Bilaka programak sorkuntza koreografikoa sustatuko du berriro urriaren 9an, 10ean eta 11n Azkuna Zentroan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta ADDEk koordinatutako ekimen hau dagozkion osasun-segurtasuneko neurriekin gauzatuko da. Aparteko egoera horretan, garrantzitsua da aurrez aurreko kultura-ekitaldiak antolatzen jarraitzea.

Aurkezpenean, Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria, Fernando Perez Azkuna Zentroko zuzendaria eta Ion Munduate Dantzan Bilakako akonpainamendu batzordeko kidea izan dira.

Azkuna Zentroak aurtengo edizioan parte hartu eta lagundu du, parte-hartzaileak, profesionalak eta publikoa biltzeko helburuarekin. Oraingo honetan edukiera murriztuarekin.

Bosgarren edizio honetan, ADDEk Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean dihardu Dantzan Bilaka koordinatzen, Ion Munduatek, Luciana Chieregatik eta Maria Ibarretxek osatutako laguntza-batzorde baten bidez.