Barakaldoko Kultur Hedapeneko Programako jarduerak itzuli dira

0

Gaur abiatuko dira Hurbileko Kultur Zentroen Sareko Kultur Hedapeneko Programako jarduerak. Covid-19aren pandemiak gure artean jarraitzen duen arren, ohiko jarduera guztiak eskainiko ditu programak: hitzaldiak, kultur bisitaldiak, irakurleen kluba eta erakusketei loturiko ekintzak; guztietan hartu ahal izango da parte bai bertara etorrita, bai telematikoki. Aurtengoan, ordea, aurrekoetan ez bezala, aldez aurretik egin beharko da izen-ematea, edukiera mugatua baitago. Edozein kultur etxe eta zentro zibikotara telefonoz hots eginez nahiz ccclaracampoamorprogramas@barakaldo.eus helbidera posta elektronikoa idatziz eman daiteke izena, jarduera, izen-deiturak, NA eta harremanetarako telefonoa emanez.

Hiruhileko honetan, gure museoek eskainiko dituzten arte-erakusketa eta ekitaldiak aurkeztu eta testuinguruan jarriko dituzten lau hitzaldi prestatu dira. Hitzaldietan parte hartu nahi izatera, bertara joan daiteke -aurretik izena emanda-, edo bestela, «etxetik» egin daiteke jarraipena streaming bidez, Barakaldoko Udaleko facebooken.

Hitzaldi didaktiko horien ostean, nork bere kabuz egin ahal izango du bisita, edo nahi izanez gero, programak eskaintzen dituen Guggenheim eta Arte Ederretako museoetako hiru bisita gidatuotan:

  • Urriak 13. Hitzaldia: Lee Krasner. Espresionismo abstraktuaren artista. Lucía García. Clara Campoamor ZZ.19:00 h.
  • Urriak 22. Bisita gidatua. Erakusketa: «Lee Krasner. Kolore bizia». Guggeheim Museoa. 17:30 h.
  • Urriak 29. HITZALDIA: Arte bildumagintza Bilbon: Félix Fernández Valdés. Arantza Pereda. Clara Campoamor ZZ. 19:00 h.
  • Azaroak 12.  BISITA GIDATUA. Erakusketa: «Valdés bildumaren maisulanak»  Arte Ederren Museoa. 17:30 h.
  • Azaroak 17.  HITZALDIA: Ezagutu FIGBilbao, Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia. Zaloa Ipiña. Clara Campoamor ZZ. 19:00 h.
  • Abenduak 3.  HITZALDIA: Vasily Kandinsky-ren estetikaren bilakaera. Lucía García. Clara Campoamor ZZ. 19:00 h.-Abenduak 10. BISITA GIDATUA. Erakusketa: «Kandinsky». Lucía García. Guggenheim Museoa.  17:30 h.

Irakurleen klubak hiru saio eskainiko ditu hilean, eta Josu Montero literatur koordinatzaileak gidatuko du aukeratutako hiru liburuon inguruko solasaldia:

  • Urriak 14. Mendel, el de los libros. Stefan Zweig. Clara Campoamor ZZ. 18:00 h.
  • Azaroak 11. Viejas historias de castilla la vieja. Miguel Delibes. Clara Campoamor ZZ. 18:00 h.
  • Abenduak 9. Hacia la boda. John Berger. Clara Campoamor ZZ. 18:00 h.

Udal aretoetan dauden erakusketei lotutako ekintzen barruan, Clara Campoamor Zentro Zibikoan erakusten diren erakusketetako bi ekintza didaktikoen edo protagonistekiko topaketen bidez dinamizatuko dira:

  • Erakutsitako lanen lau  ilustratzaileak bertan direla itxiko da Iconoc Pop erakusketa. Urriak 28. Clara Campoamor ZZ. 19:00 h.
  • Open Itinera erakusketan David Arteagagoitia zuzendariak egingo du aurkezpena  birtualki, eta grabatuaren teknikan hasteko aukera eskainiko du, euskaraz nahiz gaztelaniaz, Itziar Retolazak emandako tailerraren bidez.   Clara Campoamor ZZ. 17:00 h. Abenduaren 16an, gaztelaniaz; abenduaren 17an, berriz, euskaraz.