Bilboko Udalak berritu egin du Artxandako Begiratokia

0

Bilboko Udalak berritu egin du Artxandako Begiratokiaren Parkea, haren ingurua eta sarbideak, inguru irisgarriago eta abegitsuagoa sortzekoTopaleku honetan bisitari ugari biltzen dira, bai eta uriko bizilagunak ere. Obrak amaituta, aldaketa agerikoa da, bai haren erabileretan, bai estetikan.

Gaur bertan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziarekin eta udaleko beste ordezkari batzuekin batera, amaitutako lanak inauguratzen izan da: Udalak, esku hartze honekin, eremu adeitsuago bat sortu du, eta, diseinu integratzaile batekin, eremu horretan aurki daitezkeen elementu bereziak indartu ditu: Hatz-aztarnaren Eskultura, Iturri Zentrala eta Begiratokia.

Halaber, ospea izango duen lorategi bat diseinatu da, bakarra Bilbon, lore parterre irisgarriekin, eta pergola landaredun bat, 60 arku baino gehiago dituena.