Bilboko Udalak berriz laneratzeko erraztasunak emango ditu COVID-19aren ondorioz langabezian geratu diren 100 pertsonari

0

Ireki da dagoeneko Bilbao Berraktibatzen programan izena emateko epea. Gaurtik aurrera, urriaren 13a, eta datorren urriaren 23ra arte interesdunek honako esteka honen bitartez parte hartu ahal izango da.

Horrela, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, berriz laneratzeko laguntza emango die COVID-19aren pandemiaren ondorioz gaur egun langabezian dauden 100 bilbotarri.

Urriaren 28an egingo da lehenengo saioa egun horretan izena eman duten pertsona guztiekin. Bertan, berriz laneratzeko laguntza-programak iraungo duen bi hilabeteetako metodologiaren berri emango dute.