Egoera iraultzeko aukera du Athleticek

0

Levantek San Mames bisitatuko du igande honetan (14: 00etan). Bi taldeek hiru puntuak batu behar dituzte -garaipen bakarra lortu dute orain arte, 3. jardunaldian biek-, eta Athleticen kasuan, Katedralean lau jardunalditan garaipenik ezagutu gabe egon ostean, hura lortzeko unea du.

San Mamesen lehoiek eta valentziarrek jokatutako ligako partidak kontuan hartuta, zuri-gorrien aldeko datuak azaltzen dira: 10 garaipen, 2 berdinketa eta 2 porrot. Partida hauetan, Athleticek 26 gol sartu eta 12 jaso ditu. Egungo jokalariei dagokienez, Iker Muniain kapitainak 3 gol sartu ditu Paco Lopezek zuzentzen duen taldearen aurka, Iñaki Williamsek bi eta Raul Garciak, Ander Capak eta Yuri Berchichek bana.

Athletic garaile atera da Levanteren aurka Laligan jokatu dituen azken hiru partidetan: 3-2 2018-19ko 30. jardunaldian, 2-1 2019-20ko 13. jardunaldian eta 1-2 ikasturte bereko 36. jardunaldian.