Eunate, Moraza eta Lucia Garcia, Espainiako selekzioarekin

0

Eunate Arraiza, Ainhoa Moraza eta Lucia Garcia Athleticeko jokalariak deitu ditu Espainiako selekzioak. Jorge Vildaren taldeak Txekiar Errepublikaren aurka jokatuko du urriaren 23an, Ingalaterrako Euro 2022rako sailkapen partidan, Sevillako La Cartuja estadioan.

Eunate Vildaren zerrendako nobedadeetako bat da, izan ere, 2019ko maiatzetik ez dute deitu. Espainia – Kamerun 2019ko Frantziako Munduko Txapelketarako prestaketa partidan jokatu zuen azken aldiz. Biurrunekoak 2017ko urrian egin zuen debuta selekzio absolutuan, Israelen aurkako 6-0eko garaipenean. Guztira sei partida jokatu ditu Espainiako selekzioarekin.

Hiru lehoiak Las Rozaseko Futbol Hirian izango dira datorren astelehenean, urriaren 19an.