Lehendakariak, gaur, Gobernu Kontseiluan, 2020-2024 Gobernu Programa aurkeztu du; hura Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Honako hiru printzipio hauek dira dokumentu horren oinarri: osasuna bermatzea, ekonomia suspertzea eta inor atzean ez uztea.
Programak legegintzaldi honetarako herrialdeko hamar helburuak jaso ditu:
- Langabezia % 10etik behera murriztea
- Industrian eta zerbitzu aurreratuetan BPGd-aren % 40 gainditzea
- I+Gn bateratasuna lortzea Europako batez bestekoarekin
- Euskadi Europan desberdintasun sozial gutxien duen 5 herrialdeetako bat izatea (Gini indizea)
- Euskadi Europan genero-berdintasuneko indize nagusiena duen 6 herrialdeetako bat izatea
- Eskola uztearen tasa % 7tik beherakoa izatea, eta euskararen ezagutzan eta erabileran aurrera egitea
- 85 urte arte luzatzea bizi-itxaropena
- % 30 murriztea berotegi-efektuko gasen emisioa
- Energia berriztagarrien kuota energiaren amaierako kontsumoaren % 20 izatea
- % 10 areagotzea jaiotza-tasak
Testua 25 jarduketa-arlotan, 150 konpromiso programatikotan eta 650 ekimen zehatz ingurutan egituratzen da
Oparotasuna, pertsonak, planeta eta autogobernua dira dokumentuak oinarri dituen 4 ardatzak.
Oparotasunaz ari denean, enpleguaz eta suspertze ekonomikoaz ari da. Pertsonez ari denean, osasunaz, hezkuntzaz, zerbitzu publikoez, berdintasunaz, gizarte- eta kultura-politikez, bizikidetzaz eta giza eskubideez funtsezko erronka gisa. Planetaz ari denean, bidezko trantsizio energetikoan eta klimatikoan aurrera egiteaz. Eta autogobernuaz ari denean, autogobernu gehiagoz eta hobeaz.