Ramón Rubial Lorategi Botanikoan protagonista bihurtuko dira bisita gidatuak

0

isita gidatuak izango dira Ramón Rubial Lorategi Botanikoaren Natur Gelako programazioaren ardatz nagusia urrian, haien alde egin baitu Alba Delgadok zuzentzen duen Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloak.

«Merezi du Barakaldoko dauzkagun erakargarritasun naturalak bete-betean ezagutzea; horien artean daude Munoa Finka eta Ramón Rubial Lorategi Botanikoa. Benetako bi bitxi berde dauzkagu hirian», gogoratu du Delgadok.

Joan den urriaren 4an hasi ziren bisita gidatuak Munoako lorategian gazteleraz egin zen ibilbidearekin. Hilaren 25ean egingo da euskarazkoa, 11:30ean hasita. Hitzordu biak daude sartuta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan.

Bestalde, lau bisita gidatu egingo dira Ramón Rubial Lorategi Botanikoan: 14 eta 28ko asteazkenetan, gazteleraz, eta 16 eta 30eko ostiraletan, berriz, euskaraz.  Ibilbide guztiak abiatuko dira 11:30ean. Horrez gainera, `Lorategiko landare pozoitsuak’ izango da hileko bisita berezia . Urriaren 21ean, gaztelaniaz, eta 23an, berriz, euskaraz. Ordutegia, San Bizente auzoko instalazioetara egingo diren bisitaldien berbera. 2002an zabaldu zituen lorategiak ateak, Carlos Pera alkate zela.