Abian jarri dira aurtengo Toponimia Ibilbideak, segurtasun neurri guztiak hartuta, ohi bezala, herriko toponimia, historia, kultura eta natura jorratuz, Getxo hobeto ezagutzeko. Getxoko udalak antolatuta, Bizarra Lepoan euskara elkartearekin elkarlanean, gidatutako bi/hiru orduko ibilbideak doakoak dira eta ikastetxeei, euskaltegiei eta elkarteei zuzenduta daude eta baita herritar ororentzat ere. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.