Abian da “45 + Indartzen” egitasmoaren 2. edizioa

0

Martxan da “45+Indartzen” ekimenaren 2.edizioa; Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Orientazio Zerbitzuaren eskutik, KONPETENTZIEN ESKOLA zerbitzuaren baitan. Iaz egin zen programaren estreinako edizioa, eta emaitza oso onak eman zituela ikusita, eskualdeko 45 urtetik gorako herritarrei bideratutako programaren edizio berri bat antolatu du Udal Elkarteak urteko azken hiruhilekoari begira.

Zer lortu nahi da ekimenaren bitartez? Bada, eskualdeko 45 urtetik gorako pertsonez prestakuntza-ikaskuntza eskaini nahi zaie; ahaldundu daitezen, batez ere, lan-mundura sartu edota itzuli daitezen. Izan ere, adin tarte horretako gehienek, oso zail ikusten dute lan-mundura itzultzea edo egokitzea; batetik, duten adinarengatik; bestetik, egungo lan mundu aldakorraren eskakizun eta eginkizunetara egokitzeko ezinbestekoa delako birziklatzea. Are gehiago, Covid-19aren krisi testuinguruan.