«Ametsen lurraldea» erakusketa Donostian

0

Cristina Garcia Roderoren «Ametsen lurraldea» erakusketa aurkeztu dute. Aurkezpenean Eneko Goia Donostiako alkateak, Juan Pedro Badiola Caixabankeko Iparraldeko Lurralde zuzendariak, Sonia Saenz «la Caixa» Fundazioaren Euskadiko eta Kantabriako ordezkariak eta Cristina Garcia Rodero argazkilari eta erakusketaren egileak parte hartu dute.

Aurkezpenaren ostean, Anantapurreko (Andhra Pradesh estatuan) biztanleen eguneroko bizitza islatzen duen argazki erakusketa zabaldu du gaur. Zehazki, Indiako eremu pobreenetako bat da, eta bertan bizi dira herrialdeko komunitate baztertuenak eta ahulenak.

Gainera, Artea Kalean programarekin, «La Caixa» Fundazioak espazio publikoa aire zabaleko museo bihurtu nahi du, eta nazioartean sona handia duten artisten lana hurbildu nahi du. Oraingoan, Garcia Roderok India ikusteko modu berezi bat proposatzen digu, mundu konplexu eta zatikatua. Guztira, 40 argazki dira, eta ikusmen-kode koherentea eta, batez ere, transzendentea osatzen dute. Argazkilariaren eskutik, bertako jendearen begirada ezagutuko dugu eta denboran zintzilik dagoen paisaia batean murgilduko gara.