Donostiako Udalak, Eskubide Zibiletako atalaren bitartez, deitzen du, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 17. ekitaldian” parte hartzera. Aurtengo ekitaldian, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei edozein marrazketa teknika erabiliz, gaixotasunak sendatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta tratamenduen bidez lor daitekeen ahalik eta osasun mailarik handiena izateko eskubideari buruz hausnartzera. Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan 24. artikuluan jasotzen da eskubide hori.
Modu horretan, Udalak ikastetxeei, arte akademia, elkarte eta oro har hiritar guztiei deialdia egin die jarduera honetan aktiboki elkarlanean jardun dezaten, haur eta gazteak parte hartzera animatuz eta bultzatuz, euren lanetan gai honen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak irudikatu ditzaten.