“Dbus eta gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

0

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek. 14. edizioa izango da aurtengoa, eta bertan, 13 urte baino gutxiago dituzten neska-mutilek parte hartu dezakete.

Lehiaketa honekin, neska-mutilen sormena sustatu nahi da, Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helaraziz. Izan ere, garraio publikoak, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.