Udan zehar, Donostia Kirolak eta kirol taldeek antolatutako ikastaroek erantzun ona izan dute. Guztira, 12.314 parte-hartzaile izan dira kirol-instalazioetan edota aire librean egindako jardueretan (2019an baino % 12,5 gutxiago).
Jardueren araberako parte-hartzeari dagokionez, hurrengo datuak ikus ditzazkegu:
- Multikirolean 2.599 partaide (hainbat jarduera hainbat orduz)
- Piraguismoa 1.430 partaide
- Igeriketa 1.207 partaide
- Tenisa 1.161 partaide
- Surfa 1.001 partaide
Bestalde, nabarmena da jarduera horietan parte hartu dutenen %62,75ek euskaraz emandako ikastaroak aukeratu dituztela, %5 gehiago aurreko urtean baino.
Jarduera horietan parte hartu dutenen balorazioa berriz ere oso altua izan da, 10etik 8,3koa. Ongi baloratu da Donostia Kirolak eta parte hartu duten gainerako erakundeek ezarritako Covid19-aren prebentziorako segurtasun eta higiene neurriak.