Donostian bizi kalitatea hobetzeko proposamen berritzaileak landuko dituzte ikasleek

0

Donostiak modu hibrido batean, espazio bat jarriko du martxan, non hiriko hamahiru ikastetxetako ikasleek berrikuntzarekin lotutako gaitasunak landu ditzaten. Donostia Innovation Challenge-ren 4. edizioa izango da, Donostiako Sustapenaren laguntzarekin. Bertan, ikasleek aukera izango dute Covid19 pandemiaren ondorioz sortutako erronkei irtenbideak diseinatzeko eta proposatzeko.

Prozesua irailean hasi eta 2021eko urtarrilera arte luzatuko da, eta 375 ikaslek parte hartuko dute, hamahiru ikastetxetako 70 taldetan banatuta. Horiekin batera, 14 enpresa eta zentro teknologikok ere parte hartzen dute. Saio presentzialak izango dira, eta Donostiako Sustapenaren jarraipena eta tutoretza egingo dira, urrutiko lan-tresnen erabilerari esker.

Gainera, Donostia Innovation Challenge-k online plataforma bat du, eduki guztiak eskuragarri dituena, gordailu gisa, bai eta formatu gamifikatu bat ere (jokuak), kontzeptuak eta tresnak ikasten eta lantzen joateko, hirian zehar ibilbide birtual bat egiten den bitartean.