Gidari bat atxilotua Getxon alkoholaren tasa boskoizteagatik

0

Udaltzaingoak gidari bat atxilotu zuen joan den larunbatean, hilak 10, goizaldean, Algortan, alkoholaren tasa boskoizteagatik. Herritarren Segurtasunerako arloari atxikitako agenteek, Amezti kalean eta Algorta etorbidean zeudela, kontrako noranzkoan Algorta etorbidetik zetorren ibilgailu batek Amezti kalean aparkatutako ziklomotor baten kontra jo zutela ikusi zuten. Istripua izandako tokitik alde egiteko gidariaren ahaleginaren ondoren, agenteek ibilgailua geldiarazi zuten.

Gidaria identifikatu egin zuten eta alkoholaren eraginpean zegoenez, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik atxilotu zuten. Poliziaren bulegoetan beharrezko proba etilometrikoak egin zitzaizkion, eta lehenengo proban 1,17 mg/l eta bigarrenean 1,11 mg/l eman zituen; beraz, epailearen esku jarri zuten. Pertsona horri buruz, Malagako eta Bartzelonako epaitegietan bilatzeko, atxilotzeko eta aurkezteko lau agindu zeuden; beraz, epailearen esku jarri zen.