Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 215.932 bideratu dira gizarte-prestazio desberdinetarako aurten

0

Gizarte Zerbitzuen departamentutik bizitzen ari garen pandemia egoera honetan egiten ari den lanaren balorazioa egin du Gotzone Larrarte Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

“Hasi baino lehen argi esan behar da Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak lanean jarraitu  duela  etenik gabe, behar izan  duten herritar guztiei laguntzeko, Udaltzaingoa eta BAZ bezala. Hala, COVID-19aren krisialdia hasi zenetik, Gizarte Zerbitzuetako departamentuak 193  Gizarte Larrialdiko Laguntza eta beste 29 famili laguntza tramitatu dituela aipatu nahiko nuke”.

“Gobernu Taldeak, beharra zuten hondarribiar guztiei lagundu ahal izateko, gizarte laguntzei dagokien aurrekontua bikoizteko erabakia hartu  zuen. Hori hala izanik, iraila bitarte Udalak Gizarte Zerbitzuen bidez prestazioetarako bideratu duen kopurua 215.292’77 eurokoa izan da, eta urte bukerararte 265.855’20 euroko ordainketak onartuak ditugu. Horietatik 180.981’34 euro Gizarte Larrialdietarako laguntzetan erabili dira, beste 21.815’11 euro Famili Laguntzetarako izan dira eta 12.496’32 euro energia gastuetarako” zehaztu du Larrarte zinegotziak.