Iñigo Bidetxea diseinatzaileak irabazi du “Getxo Aniztasunen alde” proiektuaren irudiaren diseinu lehiaketa

0

Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak eta Arantza Acha UNESCO Etxea Gobernuz Kanpoko Erakundeko zuzendariak 1.800€-ko  saria eman diote Iñigo Bidetxea, Getxo aniztasunen alde proiektuaren irudia diseinatzeko lehiaketaren irabazleari. Lehiaketa bi erakundeek jarri dute abian, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Proiektuaren helburua da garapen kulturalean laguntzen duten getxotarrak aintzat hartzea, eta dauden eta aldarrikatu behar diren dibertsitateak ikusaraztea, hala nola aniztasun sexuala, kulturala edo funtzionala. Pertsonak erdigunean jartzeko deia da, inor ez dadila atzean gera, aniztasunak Getxoko udalerriaren garapenerako, aniztasunerako eta aberastasunerako iturri gisa ulertuta.

Proiektu honen lehen ekintzak udalerriko askotariko pertsonen podcast-ak dituen webgune bat martxan jartzea (orain arte hogei bat pertsona) eta diseinu-lehiaketa deitzea izan dira. Iñigo Bidetxea (Bermeo) diseinatzailea izan da horren irabazlea, eta, ondorioz bere irudia Getxo Aniztasunen alde proiektuaren identifikazio-marka izango da; beraz, podcast, galeria birtual eta gainerako euskarriekin erabiliko da.