Txominenean 109 BOE etxebizitza eraikiko dira

0

Tokiko Gobernu Batzarrak Antzieta pasealekuan babes ofizialeko 109 etxebizitza eraikitzeko lizentzia eman du. Txomin Enea auzoan Eusko Jaurlaritzak dituen bi lurzatietako bat da.

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, «Txomin Enea ingurua amaitzeko geratzen den etxebizitza arloko jarduera bakarrenetakoa da; izan ere, Etxegintzak sustatutako etxebizitza babestuetan bizilagun berriak sartzearekin batera, haien biztanle kopurua nabarmen hazi da».

Erabilera-lagapena duten etxebizitzak dira. Horrela, azalera-eskubidea duten etxebizitzak bakarrik geratuko lirateke Txomin Eneako lehen fasea osatzeko, etxebizitzaren arloan.