Zarauzko Emakumeen* Etxea ireki da dagoeneko. Zerbitzuak eta ikastaroak martxan jarri dira eta nahi duen emakumeak bisitatu dezake etxea. Jabetze eskolako ikastaroak ere hasi dira.
Parekidetasun departamendua eraikinean bertan egongo da hemendik aurrera. Emakumeen* Etxeko dinamizatzailea arratsaldean egongo da, 16:00etatik 20:00etara.
Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziaren esanetan, «emakume guztiei Emakumeen* Etxea ireki dela jakinarazi nahi diegu eta bertaratzea gonbidatzen ditugu. Oso pozik gaude, lortu dugu, behingoz, Zarautzen Emakumeen* Etxe bat irekitzea. Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lantzea da helburua».