Zine proiekzioak Getxon

0

Romo Kultur Etxean eta Aixerrotako eta Romo-Artazako Institutuetan  XII Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak izenekoaren hainbat proiekzio ikusi ahal izango dira.  Jaialdia KCD, “Kultura, Communication y Desarrollo” GKEak antolatzen du, Euskal Lankidetzako Agentziaren eta hainbat entitateren laguntzarekin, tartean Getxoko udalarena. Romo Kultur Etxean hitzordua datorren ostiralean, urriak 16, 19:00etan izango da, eta institutuetan egun batzuetan zehar.

Jaialdiak zinema anitza eta merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak eskaintzen dituen Jaialdiaren gaiak  giza eskubide, genero berdintasuna, kulturartekotasuna eta garapen jasangarria dira. Helburuen artean daude ikus-entzule kritiko eta gogoeta zale sustatzea, eta errealitatea eta harreman zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzera lagunduko dutenak.

Aurten Jaialdiak 46 herrialdetatik heldutako 84 pelikula eskainiko ditu egoitza nagusian (Bilboko Azkuna Zentroan) eta Euskadiko hainbat udalerritan. Urriaren 26tik 30era saritutako pelikulak www.filmsozialakstreaming.org helbidean ikusi ahal izango dira.

Proiekzioak Getxon

Romo Kultur Etxean  Mateoren ama (Euskal Herria) laburmetraia eta,  La historia de todas nosotras  (Euskal Herria), Cho Ukayib´al (Guatemala) eta Aux Impossibles Imminents (Togo) dokumentalak proiektatuko dira.  Saio horretan hurrengoek parte hartuko dute: Lolita Chavez, emakumeen giza eskubideen aktibista eta erbesteratutako lider guatemaldarrak; Itxaso Díaz getxotarra, La historia de todas nosotras dokumentalaren zuzendariak, eta Carlos Vazquez, jaialdiaren zuzendariak.

Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Jende kopuru gutxiago sartu ahal izango da, egun indarrean dauden osasun neurriak direla eta.

Bestalde, hurrengo egunetan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzioen bilduma bat eta tailerrak izango dira. Ekimena DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako 1000 bat ikaslerengana helduko da.

Informazio gehiago: www.kcd-ongd.org