Euskadik 64.332 PCR proba egin ditu azken aste honetan, eta 3.198 kasu positibo detektatu ditu

0

Urriaren 5etik 11ra bitarteko astean, Euskadin 64.332 PCR proba egin dira, guztira, eta, haietatik, Covid-en 3.198 kasu positibo detektatu dira. Lurraldeen arabera, Araban 428 kasu detektatu ziren, Bizkaian 1.385 eta Gipuzkoan 1.303. Horiez gainera, bizilekua Euskaditik kanpora duten beste 82 kasu ere egon dira.

Oro har, Euskadik aste horretan honako intzidentzia metatua izan zuen: azken 14 egunetan, 263,21 positibo 100.000 biztanleko.

Horrela azaldu du gaur Ignacio Garitano, Osasun saileko Zaintza eta Kontrol programaren koordinatzaileak. Halaber, gogorarazi du gaur arratsaldean Azpeitian baheketa selektiboa jarri dela abian 17 eta 40 urte bitarteko biztanleen artean. Era berean, baheketa bana egingo da Gipuzkoako bi ikastetxetan: Beasaingo Institutuan eta Txingudi institutuan.

Azkoitiako baheketa selektiboari dagokionez, 3.072 emaitza lortu dira dagoeneko, horien artean 35 positiboak. Sansomendin 2.088 emaitza daude, horietatik 21 positibo.