Andoni Iturbek Musikaste-ren 48. edizioaren aurkezpenean parte hartuko du

0

Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek 2020ko Musikaste-ren 48. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur Errenterian. Aurtengoa COVID19ren pandemiak markatutako edizioa izan da. Hitzordua maiatzetik urrira aldatu behar izateaz gain, programazioak ere aldaketak jasan ditu eta, tamalez, errepertorio sinfoniko koralari eskainitako jardunaldia bertan behera uzteko beharrean aurkitu gara.

Urriaren 16tik 24ra bitartean, musika garaikidea, ganberakoa, antzinakoa eta korala entzuteko aukera izango dugu Errenterian, haurrei zuzendutako jarduera didaktikoaz gain.

Musikasteren edizio hau ERESBIL Artxiboaren eta Andra Mari abesbatzaren sortzaileari eskainiko zaio, José Luis Ansorenari –2019ko maiatzaren 1ean zendua–, eta sorrerako helburuei eutsiko die: garai guztietako euskal konpositoreen obra aurkeztea, antzinako musikatik autore klasikoetara, gaur egungo konpositoreei garrantzi berezia emanez. Horregatik, Musikastek, bere lehen bi kontzertuetan, musika garaikidearen panoraman finkaturik dauden hainbat euskal konpositoreen obrez osatutako programak aurkeztuko ditu.