Azkuna Zentroak eta Bulegoa Z/B-k ‘erakusketaren saioa (1977-2017)’ komisariotzaren nazioarteko sinposioaren laugarren topaketa ospatuko dute

0

Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Zentroak eta Bulegoa z/b erakundeek ‘Erakusketaren saioa (1977-2017)’ Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioaren laugarren topaketa antolatzen dute, 1977 eta 2017 bitartean izan diren erakusketa zehatzak aztertzen dituena. Atzera begira jarri nahi da, orain dela gutxikoak diren baina gaur egun ere oihartzun egiten duten eta oraina ulertzeko lagungarri zaizkigun erakusketei, testuei eta gertaerei begira.

Oraingoan, 1997-2007 aldiari buruzkoa izango da, eta urriaren 21ean eta 22an izango da, formatu hibridoan, aurrez aurre eta online. Sei txostengile gonbidatuez gain, aurrez aurreko programan, hiru komunikazio eta tailer bat ospatuko dira, urrian, sinposioaren edukiekin lotutako materialak lantzeko.

Orain arte hiru topaketa egin dira. Lehena, 2016. urtean, hitzaurrearen formatuan; eta beste biak, 2017. eta 2019. urteetan, 1977. eta 1987. urteen arteko eta 1987. eta 1997. urteen arteko hamarkadei eskainiak, hurrenez hurren.
Gonbidatutako txostengileez gain, lau komunikazio aurkeztuko dira, Ieva Astahovska, Carmiña Dovale Carrión eta Jone Alaitz Uriarteren eskutik, uztailaren 15etik irailaren 1era bitartean aurkezten direnen artean aukeratutakoak.