Barakaldo administrazio telematikoaren erreferenteetako bat da

0

Erreferente bihurtu da Barakaldoko Udala administrazio telematikoari dagokionez. Alkatetzako zinegotzi Gorka Zubiaurrek gaur aurkeztu du pandemia garaian abian jarritako zerbitzu berri bat -urrutiko kontrolerako laguntza-, herritarrei laguntzeko tramiteak egiten hiriko auzoetan jarritako zazpi bulego elektronikoetan.  Horrez gainera, Barakaldokoa da bulego elektronikootan teknologia propioa garatu duen Udal bakarra, udaletxera etorri beharrik gabe edozer eskaera, agiri nahiz tramite erregistratzeko.   «Bakarra da bulego elektroniko bidez agiriak erregistratzeko dugun sistema. Udaleko teknikariek ezarri dute, eta beste inork ez dauka horrelakorik. Beste udal batzuk ere jakin nahi izan dute nola diharduen zerbitzuak, haiek ere baliatzeko», azaldu du Zubiaurrek.

Instituzio eta herritarren arteko harreman moduak aldarazi ditu pandemiak, eta online administrazioari ematen ari zaio lehentasuna. Barakaldo, baina, ez da hutsetik abiatu erronka honi aurre egiterakoan, www.barakaldo.eus udal webean erabilgarri dagon egoitza elektronikoaz gainera, Amaia del Campo taldeak zazpi bulego elektroniko sustatu baitzituen aurreko legegintzaldian, Gurutzeta, Lutxana, San Bizente, Lasesarre, Retuerto eta Zuhatzu auzoetan, eta Herriko Plazan, edozelako udal tramite egiteko ¿ hala nola, erroldak eskatu, tasak eta zergak ordaindu eta edozein dokumentu erregistratu ¿ sakelakoaren nahiz tabletaren bidez.

«Makina elektronikoak funtzio zehatzak eskaintzen dituzte; guk, ordea, BSI/SIB Barakaldoko Sistema Informatikoaren bidez dokumentuak erregistratzeko sistema bakar bat garatu dugu, eta horrela, herritarrek ez dute udaletxera etorri beharrik kudeaketak egitera, beren auzoetan egin baititzakete», azaldu du Zubiaurrek.  «Beste udal batzuei ere interesgarria iruditu zaie hori pandemiak sortutako egoeran oso baliagarritzat jo baitute», adierazi du.