Barakaldoko Eguzkiagirre kalean arrapala mekanikoak jartzeko bigarren faseari ekiteko lehiaketa abiarazi da

0

Ireki berri du Barakaldoko Udalak Eguzkiagirre kalean arrapala mekanikoak jartzeko bigarren faseari ekiteko lehiaketa publikoa, eta horrela osatu da San Bizente eta Zuhatzu-Arteagabeitia auzoetara iriste-erraztasuna hobetzeko proiektua, 2019an hasia. Alkate Amaia del Campok aurkeztu du hiru sarbide mekanikotan gauzatuko den proiektua, eta 2 milioi euroko inbertsioa egingo da. «2019ko abenduan hasi genituen arrapalen lehenengo tartea jartzeko lanak, eta orduan ere iragarri genuen kale honetako iriste-erraztasuna hobetuko genuela 2020an. Pandemiak tramiteak atzeratu dituen arren, auzo barakaldarreko bizilagunei eman genien hitza bete dugula esan dezakegu.

Eguzkiagirre kaleko bigarren tarterako iriste-erraztasunari konponbidea emango zion proiektuaren idazketa kontratatu zuen Hiriko eta Auzoetako Lan eta Zerbitzu Arloak.  Tarteak 190 metro dauzka. 2019an entregatu bazen ere proiektua, 2020an, ¿ auzokoen iradokizunak kontuan hartuta ¿ aldatzea erabaki zen. «Geroz eta populazioa zaharragoa dugu, eta Udalak haien joan-etorriak eta mugikortasuna erraztu eta arintzeko neurriak hartu beharra dauka. Gogoeta horren fruitu izan da Eguzkiagirre arrapala mekanikoz hornitzeko ekimena, proiektuak ilusioa handia eragin baitu betidanik auzoan. Joan-etorri ugarien duen eremuan hasi genituen lanak, Gernikako Arbolatik Ekonomia kaleraino doan tartean,  hain zuzen. Bigarren tartea aurkeztu genuenean, kale bereko auzotar talde bat etorri zen udaletxera, arrapala berrietarako proiektatutako antolamenduarekin konforme ez zeudela adieraztera.  Bertaratutakoekin jesarri, eta proiektua aldatzeari ekin genion, garrantzitsuena baita, ekimen honi esker, arrapalak erabiliko dituen jendearen ilusioaren ilintiak gori irautea.

BESTE HIRU ARRAPALA TARTE
Horrela, bada, Eguzkiagirreko sarbide mekaniko berriak hiru arrapala tarte izango ditu, 33, 65 eta 26 metro luzekoak; eta malda, gehienez, % 10ekoa. Lehenengoa, Ekonomia kaleko kirol pistaren aldamenean jarriko dute, eta beste biak, berriz, Ekonomia eta Arteagabeitia kaleen artean. Tarte hori da, hain zuzen, aldatu dutena, espaloietan aldatu baitute arrapalen antolaera, etxebizitzetatik ahalik eta gehien aldenduz. «Alegia, arrapala mekanikoak gaur egun espaloiak dauden lekutik igaroko dira, eta ondoren, oinezkoentzako tarte bat eta lorategi bat egingo dituzte etxebizitzetako fatxaden aldamenetan», azaldu du Del Campok». Horrela, egun lau metro  luze dituen lorategiak 1,80 metro izango ditu, eta  espaloiak, ordea, 2,10 metro zabal.  Lurpeko zerbitzu sare guztien  antolaera ere aldatu behar izan da (elektrizitatea, gasa, argiteria, hornikuntza eta abar).

BEZa barne, 1.953.199,69 eurokoa da proiektuaren aurrekontuaren lizitazio oinarria. «Herritarrei hitza eman genielako gauzatu dugu proiektua, baina, horrez gainera, enplegua sortu eta jarduera ekonomikoa piztu dugu pandemia gogor jotzen ari den garaiotan», nabarmendu du.

Azaroaren 2an amaituko da eskaintzak jasotzeko epea. Kontratua adjudikatu eta sinatutakoan, enpresa adjudikaziodunak zortzi hileko epea izango da lanak egiteko.