Barakaldoko Emakume Arloak autodefentsa feminista lantzeko tailerrak antolatu ditu

0
PRUEBA
010 telefono zenbakiaren bitartez emango da ikastaroetan parte hartzeko izena. Urrikoak, hilaren 23an egingo dira, 16:00etatik 20:00etara, eta 24an, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Genero indarkerian eta tratu txarretan aditua den Isabel Bernal Gallastegui psikologoak emango ditu tailerrak.

Autodefentsa feminista lantzeko doako tailerrak antolatu ditu Barakaldoko Emakume Arloak. Teknika praktikoen bidez ez ezik genero indarkeria eta tratu txarrak antzematen ikasiz  ere emakumeen ahalduntzea sustatzeko azken urteotan bultzatu den ekimena da hau.  Alor horretan aditua den Isabel Bernal Gallastegui psikologo ezagunak ematen ditu ikastaroak. Zabalik dago eskoletan parte hartzeko izen-emate epea; beraz, interesa duenak 010 zenbakira deitu beharko du, toki kopurua mugatua baita.

Urrian, azaroan, martxoan eta ekainean egingo dira tailerrak, aurrez aurre nahiz online, «geroz eta eskari handiagoa duen prestakuntza egin nahi duen orok aukera izan dezan», adierazi du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak.

Jarduera doakoa da, eta han ikasiko dute nola jokatu eraso sexistaren bat jasatean, bai eta nondik datorren indarkeria matxista, zein diren autodefentsaren baliabide berezkoak, eraso bateko puntu ahulak eta abar. Maitasun kultura eta haren transmisioa ere landuko dute tailerrek: mitoak, errituak, estereotipoak; maitasunaren kudeaketa arauak obeditu gabe; gatazkak eta emozioak kudeatzeko tresnak: zeloak, segurtasun ezak, menpekotasunak, erruduntza…

Tailerretan izena emateko epea tokiak betetzen direnean amaituko da. Barakaldon erroldatutako 18 urtetik gorako emakume guztiek har dezakete parte.