Barakaldoko udaltzainek mugikortasun segurua sustatzeko ikasleekin batera ibiliko dituzte kaleak

0

Hainbat nobedaderekin dator udal programa, guzien artetik nabarmentzen dela udaltzainek ikasleekin betera egingo duten ibilbidea hiriko kaleetan barrena Zehazki, ikasturte honetan, mugikortasun seguruko jarduerez arduratzen den udaltzainetako bat ikastetxe bakoitzera joango da ikasleak hartu, eta irakaslearekin batera Landabekoko pistetara joateko, oinez.

Ekimen hau da eskoletara bide seguruak ezartzeko hazia, eta, Madrazok zehaztu duenez, helburu bikoitza du: «Lehenik eta behin, eskolatik pistara bitarteko zirkulazio arau-hauste guztiak zein diren antzematea nahi dugu, bai eta pistara iritsitakoan, praktika modura, ikasleek antzemandako guztia mahai gainean jartzea, eta arriskuak saihesteko zein neurri hartu beharko liratekeen edo nola jokatu beharko litzatekeen eztabaidatzea ere.  Bigarrenik, neurriaren xedea da ikasleak udaltzainaren figurarekin ohitzea, eta harekiko hurbiltasun lotura sortzea, kidegoarekiko ikuspegi abegikorragoa proiektatzeko.

Beste nobedadeetakoa bat da, ikastetxeetan bertan jarduerak egiten saiatzea, ikastetxeetan dauden patio estaliak (aterpeak) aprobetxatuz.  Arbel digital bat ere erosi dute, euskarri mugikorra duena, eta horrela, Landabekoko pistez bestelako lekuetan ere eman ahal izango dira eskolak.

Madrazok gogorarazi duenez, pandemiaren karietara eta eskolak eten beharraren ondorioz, bertan behera geratu behar izan ziren mugikortasun seguruko jarduerak.  «Irailean eskolak hasi zirenean, egokia iruditu zitzaion Arloari programari berrekitea, eta ikastetxeetako arduradunei galdetu ondoren, prestakuntza ekintzak  urritik aurrera abian jartzea proposatu genien», azaldu du zinegotziak.

COVID-19AREN KUTSADURAK PREBENITZEKO NEURRIAK
Modu seguruan eta Covid-19aren kutsatzeak saihesteko prebentziozko neurri guztiak betez egingo dira, noski, prestakuntza jarduerak: musukoa jantzita, ikasleen arteko tartea gordez, eskuak garbituta, materialak desinfektatuta…

Era berean, hiru taldetan banatuko dira ikasleak Landabekoko pistetan; halatan, taldeetako batek bizikleta eta patinete praktika egiten dituen bitartean, beste batek oinezkoarenak, girotaldekoenak edo udatzainarenak egingo ditu, eta hirugarrenak, berriz, arbel digitalaren tresna elkarreragileak baliatuko ditu.