Barakaldoko V. BAFFEST jaialdiak «Argazi Solidarioa» jarduera bultzatuko du

0

Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako BAFFEST Argazki Jaialdiaren V. edizioak (urriaren 31ra arte), partaidetzan oinarritutako «Argazki Solidarioa» ekimenaren edizio berri bat antolatu du jaialdi osoan zehar. Jaialdiak, ongintzazko jarduera bat bultzatu gura du une oro, eta, aldi berean, argazki arloko kolektibo batekin lankidetzan aritzeko balio izango du, aurten Bilbaostreetcollective izenekoarekin. Bildutako dirua Barakaldoko Udalari emango zaio, urte amaieran ongintzazko helburuetarako erabili ahal izan dezan.

Metodologia erraza da. Bilbaostreetcollective izenekoaren argazkiak, Foto Samarren, jaialdiko kolaboratzaile den Barakaldoko establezimendu historikoan, ikusi ahal izango dira urrian. 2 euroko dohaintza baten truke, edozeinek eros dezake markoan sartutako kopia bat.

Bilbaostreetcollective talde anitza eta herrikoia da, eta Instagramen bidez partekatzen ditu kalean ateratako irudiak. Joan den urtearen amaieran, BAFFESTekin jarri ziren harremanetan, eta jaialdiak oso modu onean baloratu zuen taldearen proposamena. Izan ere, jaialdiak eskerrak eman gura dizkie erakutsitako prestasunarengatik eta bosgarren edizioan parte hartzeagatik, eta, aldi berean, argazki arloko beste talde batzuei datozen edizioetarako Baffestekin harremanetan jartzeko deia egin die.