Bilbok bat egin du Bularreko Minbiziaren Kontrako Borrokaren Nazioarteko gunarekin

0

Gaur, urriak 19, ospatzen da Bularreko Minbiziaren kontrako Borrokaren Nazioarteko Eguna, eta Bilboko Udalak bat egin du, aurten ere, ekimen horrekin, zeina Munduko Osasun Erakundearen proposamenez sortu baitzen, jendartean haren gaineko oharmena eragitearren eta geroz eta emakume gehiago izan daitezen kontrol, diagnostiko eta tratamendu egoki eta eraginkorrak eskura ditzaketenak.

Oraingo honetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, eta berarekin batera Juan Ibarretxe eta Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintzako Saileko zinegotziak, Kontxi Claver Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Udal korporazioko beste hainbat kide, elastiko arrosak hartuta kokatu dira argazkiak ateratzeko, kolore horrek ordezkatzen baitu eritasun horren kontrako borroka.

Ekintza sinboliko horren bidez, Udalak babesa agertu nahi die eta eskerrak eman ACAMBI Minbizi Ginekologiko eta/edo Bularrekoari buruzko elkarteari, 1988tik ari baita lanean eritasun hori diagnostikatu zaien pertsonei eta haren senideei informazioa ematen, babesa ematen eta laguntzen, eta halaber minbizi hori jendartean ezagutarazten.