Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru Rafael Mikoleta sariak banatzeko ekitaldian, euskarazko ipuinen eskola-lehiaketa Bilboko Udalak antolatuan. Ekitaldia Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan ospatu da, eta alkatea izan da buru, berarekin batera zelarik Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, Koldo Narbaiza.
14 sari banatu dira: 2, Balioen Hiria Sarien kategorian, Bilboko Balioen Agirian jasotzen diren balioetako bat sustatzen duten kontakizunei ematen baitzaizkie, eta, gainerako 12ak lau kategoriatan banatuta, ikasleen adinaren arabera, 8 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean.
Bilbao Balioen Hiria saria:
- Munduaren azken aukera. Adrian Escudero Gutierrez. San Adrian BHI (batxilergoko 1. eta 2. mailak).
- Hondameneranzko paisaia. Katalin Cámara San Pedro. San Ignacio BHI (batxilergoko 3. eta 4. mailak).
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
- Amonaren zorro magikoa. Ana Maria Brumari Toader. Basurto HLHI.
- Berria izatea ez da txarra. Maiane Montes Ubeda. Kirikiño ikastola HLBHIP.
- Opari berezia. Iker Bécares Esteban. Iruarteta HLHI.
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
- Talde bat gara!. Elene Elorriaga Legarreta. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
- Eguneroko esamesak. June Elola Garcia. Maestro García Rivero HLHI.
- Ametsaren bila. Maren Jia Yuan Garabieta García. La Salle Bilbao HLBHIP.
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):
- Hil arte, bizi!. Kattalin Begoña Marin. Artxandape Ikastola HLBHIP.
- Ashantiren zazpi egunak. Jone Rubio Villa. Artxandape Ikastola HLBHIP.
- Talde-lana izan daiteke… txikia. Jon Larriba Urrutia. Ikasbide HLBHIP.
D kategoria (DBHko 3º eta 4º):
- Zarena izaten. Itxasne del Barrio Calvo. Artxandape Ikastola HLBHIP.
- Zuhaitz baten ikuspuntua. Lucía Álvarez. San Ignacio BHI.
- Izarrartekoa. Jone Candela Fernández. Artxandape Ikastola HLBHI.
Sarituek sariak jaso dituzte, 180 eta 100 euro arteko balioa dutenak, hala nola bizikletak, tabletak, bozgorailuak, hari gabeko entzungailuak, eta go pro kamerak, besteak beste.
Honetaz gain, beste 12 accesit banatu dira, hauek saridunekin batera argitaratu dira:
A Kategoria:
- Bidaia ahaztezina, Inge Castrillo Gandara, Pagasarribide HLHI
- Oinatz misteriotsuak, Ane Ulacia Calzacorta, La Salle Bilbao HLBHIP
- Egin ahal dena, Peio Zabalegi Redondo, Kirikiño Ikastola HLBHIP
B Kategoria:
Zuri globuluaren bidea, Nile Garitano Lafont, Deustuko Ikastola IPI
Gabirel otsoa, Gabriel Minguez Díez, Kirikiño Ikastola HLBHIP
Nire munduan, Saioa Artetxe Sanz, Maestro García Rivero HLHI
C Kategoria:
- Horrelakoak dira denon bizitzak?, Nahia Embún Ríos, Artxandape Ikastola HLBHIP
- Carlaren ametsa, Enara Peña Iturralde, Gabriel Aresti BHI
- Joan zen bidaia, Endika López de la Merced, Begoñazpi Ikastola HLBHIP
D Kategoria:
- Beldurra gainditzen, Anne Andrés Sánchez, Artxandape Ikastola HLBHIP
- Bat egiten genuen bidaia, Maialen Cámara San Pedro, San Ignacio BHI
- Pausoka, Iraide Domingo Fernández, Artxandape Ikastola HLBHIP
Epaimahaia osatu duten kideak: Koldo Narbaiza, Euskara eta Hekzuntza Saileko zinegotzia eta literatur munduarekin zerikusia duten pertsonak, guztiak ere Bilbon bizi direnak: Igone Etxebarria, Txani Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Julen Gabiria, Irune Urrizelki eta Goizalde Landabaso.
Guztira, 882 ipuin aurkeztu dira, 8 eta 18 urte bitarteko umeenak, guztiak ere euskaraz idatziak eta marrazkiekin irudiztatuak. Originalak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.