Bilboko Udaltzaingoak abian jarri du gidatzean abiadura kontrolatzeko berariazko kanpaina

0
Bilbao 15-02-2017 Reportaje Area de Seguridad Ayuntamiento de Bilbao. Policías municipales patrullando en el centro de Bilbao junto al Ayuntamiento ©MITXI

Gaur hasi eta hilaren 25era bitartean, Bilboko Udaltzaingoak abiadura kontrolatzeko kanpaina egingo du. Kanpaina hori Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan dago. Helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunaz jabetzea, bide-segurtasuna bermatze aldera.

Horrela, Bilboko Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan, urian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.

Kasu batzuetan, udaltzainek unean bertan jakinaraziko diote arau-hausleari, kanpaina dibulgaitzailea baita. Horrekin, gidatzean duten erantzukizunaz jabe daitezen lortu nahi da. Besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.

Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Segurtasunaren Dibisioan jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aldez aurretik ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.