‘El cangrejo de Troya. las bases celulares y moleculares del cáncer al alcance de todos’ liburuaren aurkezpena

0

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean Iker Badiolaren ‘El cangrejo de Troya. Las bases celulares y moleculares del cáncer al alcance de todos’’ liburua aurkeztuko da eguaztenean, urriaren 21ean.

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegian egingo da, 19:30ean. Ekitaldi horretara joateko, gonbidapenak jaso behar dira nahitaez Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean. Doakoak dira. Egungo egoerak eragindako segurtasun-neurriak betetzeko, aretoko ateak 18:30ean zabalduko dira, bertaratzen direnak euren lekuetara bideratu ahal izateko. Bertaratu ezin dutenek, streaming bidez jarraitu ahal izango dute ekitaldia www.kulturguneatb.eus webgunean.

‘El cangrejo de Troya. Las bases celulares y moleculares del cáncer al alcance de todos’ liburuan, Badiolak minbizia eratzea eta betikotzea ahalbidetzen duten mekanismoak zeintzuk diren erakusten du, baita mutazioak, epigenetika edo metastasia bezalako kontzeptuak ulertzeko eta gaixotasunaren mekanismoak ezagutarazteko eta gaixotasunari buruzko ohiko galderei erantzuteko zelulen oinarria zein den ere.

Iker Badiola Biologiako doktore eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzailea da. Badiola gibeleko metastasiaren oinarri zelularrak eta molekularrak ikertzen ari da eta gaiarekin lotutako hainbat artikuluren egilea da. Gaur egun, gibeleko metastasiaren aurkako terapia berriak lortzeko lanean dihardu Signaling Lab taldean, eta zientzia-dibulgazioaren arloko hainbat erakundetako ohiko kolaboratzailea da, hala nola UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrakoa eta Zientziaren giltzak elkartekoa.

Aurkezpenean alboan izango ditu Isabela Díaz de Cocuera, Galdakaoko Ospitaleko Onkologia Medikoko Zerbitzuko doktorea, eta Gabriel Otalora, Minbizizaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Bizkaiko gerentea.