Osasuneko sailburua: “goranzko joera aldatzea bakoitzaren esku dago; gure esku dago”
Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela egin dakoronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko onartu zen Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bilera. Gaurko bileran adierazi da Euskadi Biziberri II Planean aurreikusitako laugarren agertokian dagoela, eta Eusko Jaurlaritzak, beraz, erabaki du pertsonen mugikortasuna mugatzeko neurriak aldatzea euren segurtasuna bermatzeko eta birusaren hedapenari eusteko.
Proposatutako neurriak jende pilatzeak gehiago mugatzera, aforoak jaistera, ostalaritzako ordutegiak murriztera, parke eta lorategiak eta haurrentzako jolas-parkeak erabiltzeko ordutegiak mugatzera eta kirol-lehiaketa ez-federatuak bertan behera uztera bideratuta daude. Neurri horiek guztiak Osasuneko sailburuak sinatuko duen eta EHAAn datozen egunotan argitaratuko den agindu batean zehaztuko dira, aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsita. Horixe eman du jakitera Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik, organo honek gaur eguerdian egin duen bileraren ostean.
EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA ETA ASISTENTZIALA
Osasuneko sailburuak Biziberri II Planean ezarritako hiru adierazletan oinarrituta aztertu du egoera epidemiologikoa eta asistentziala: hamalau egunetan metatutako intzidentzia tasa, kutsakortasun indizea eta ZIUetan okupatutako ohe kopurua.
NEURRIAK
LABIren gaurko bileran hartu diren eta indarrean dagoen araudia aldatzea ekarriko duten neurriak, hauek dira:
Bileran izan dira lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka;Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garmendia; Osasuneko sailburu Gotzone Sagardui; Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz; Osasuneko sailburuorde Iñaki Berraondo; Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Diego; Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementería diputatu nagusiak; hiru hiriburuetako alkateak, Gorka Urtaran, Eudeleko lehendakaria ere badena, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia; eta Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Denis Itxaso.